Arbizu Palestinar herriarekiko elkartasunaren lekuko izan da

Euskal Herriak eta Palestinak bat egin dute Sakanan, elkartasunezko besarkada musikal internazionalistan. Arratsaldeko lehen orduetan Arbizuko kaleetan palestinar ikurraz eta Israeli Boikotaren aldeko pankartaz josita zeuden, eta arratsaldeko 8etan Polikiroldegian Stupenda Jones taldeak zabaldu zuen goizaldera arte luzatu den musika jaialdia.

Ondoren aragoiko Estricalla taldeak jo zuen giroa berotuz. Italia eta Catalunyako partaidekin osatuta dagoen La Mäquina taldeak Euskal Herria eta Palestinaren aldeko aldarriak tartekatu zituen abestien arte ekitaldi politikoa baino lehen. Amaitzean Askapenako kideek hartu dute mikroa bertso batez bildutako lagun guztien arreta bereganatzen. Iazko sarekadan Askapenako auziperatuen izenean Unai Vazquezek eskerrak eman zien gau internazionalista posible egin duten laguen guztiei eta bide batez Palestina eta Euskal herriko kale eta kartzeletan askatasunaren alde borrokan gaudela gogoratu zuen.

Palestina aurrera! aldarria aho batez oihukatuz Veneziako Talco taldea igo eta polikiroldegia dantzan jarri zuen. Ondoren Des-kontrol eta Hesian taldeek eman zioten amaiera Palestinarekin elkartasunez jaialdiari.