Inperialisten kongresua Donostian

Aste honetan, asteartetik hasita ostiralerarte Donostiako Kursaal-ean misilen inguruko nazioarteko enpresarik garrantsitsuenak bildu dira. 7.en konferentzia osatu dute bertan, Europarako apustuak zehazteko antimisilen gainean. Askapenak gogor salatzen du lehenik eta behin Donostiako Udalaren jarrera, izan ere, hipokresiaren mugak berriz ere surrealismoaren gaina jo dute. 2016ko urtean, kultura eta bakearen hiritzat duen Donostiako kandidaturak, isilpean, ezkutuan inperialismoaren magnateei ateak zabaldu eta alfonbra "gorria" jarri baitie lotsagabeki mundu mailako gerra negozio handienei. Tartean, Raytheon edo Lockheed gisako gerra enpresak izan dira.

Ezin ahaztu ordea, negozio hutsa den arren  salerosketa jardunaldi hau enpresa hauentzat, hamaika herri direla, inperialismoaren eraso hauek jasan behar dituztenak. Azken asteetan Libiari begira jarri garen arren, zein izango da hurrengoa? Inperialismoaren estrategiak nora begira jarriko ditu bere misilak, bere gerra untziak? Bitartean, Donostiako Udala edo Hertzantza bera, gerraren kongresuak babesten eta ixilarazten jarraituko dute, ahoa, bakeaz eta bakearen kulturaz puzten zaien bitartean.

Inperialismorik ez Euskal Herrian!

Inperialismoaren konplizeak kanpora!