Kill Obama!

kill obamaHedabideetan normal-normal saldu ziguten Bin Ladenen garbiketa eta 'mostru'-aren 'deuseztapena' (erdaraz horrelako kontzeptuak letu ditut nik), badakit ez dudala gauza berri askorik ekarriko eta badakit akaso zuetako gehionok USAren jokaera arbuiatzen duzuela, baina ezin tentaldiari eutsi hala ere:

Osama Bin Laden.
Ustezko delituak: Milaka zibilen heriotza (3.000 inguru), hainbat erasoren arduradun 'intelektuala', Al Kaeda erakunde edo sare terrore-egilearen burua izatea.

Barak Obama.
Ustezko deltuak: Milaka zibilen heriotza (3.000 baino gehiago behintzat bai), USAren ejerzitoaren erasoen arduraduna izatea, USAren indar armatu eta 'intelijentzia'-ren nagusia izatea (bere historian miloika zibilen heriotzaren arduraduna dena).

Mendabaldearen bozeramaileren batek (Diario Vascotik hasi eta CNN-eraino) azaldu beharko luke zergatik zilegi den indar armatu arrotz bat Pakistanen sartu eta Bin Landen akatzea epaiketarik egin gabe eta zergatik ez den zilegi izar gorridun talde iraultzaile herri anitzeko bat USAn sartu eta Obama akatzea (edo Sarkozy, Cameron, Zapatero...).

Nik ez badut ulertzen, nola ulertuko dute justizia egiteko era bitxi hau Irak, Afganistan, Palestina, Tunisia, Iran, Libia, etab.-etan? Nola hartuko dituzte besoak zabalik Mendebaldearen ejerzitoen soldaduak?

Fanatikoak izan behar dira gero! Fundamentalistak! Itsuak! Zoroak! Islamaren borreroak! Matxistak!

Ruben Sánchez, militante internazionalista GAUR8-n