Palestinar herriarekin elkartasuna Bilbon, Gasteizen, Izarran, Bermeon, Getxon eta Sopelan

Nakba eguna gogoratzeko hainbat lagunek parte hartu zuten Euskal Herriko hiri eta herri ezberdinetan joan den asteburuan. Bilbon, larunbatean, elkarretaratze burutu zuten hainbat lagunek Indautxuko "Imaginarium" jostailu dendearen aurrean "Ez jolastu Palestinar zapalkuntzarekin" kanpainaren barruan.

Egun eta ordu berean, Gasteizko lagunek jostailu denda honen aurrean biderkatu zuten palestinar herriarekiko elkartasuna. Baina Gasteizko ez da izan Araban egin zen ekintza bakarra, Izarrako gazteak egunean zehar hitzaldia, manifestazioa eta kontzertua antolatu baitzuten.

Igandean, Nakba egunean Bemeko Askapenako kideek informazioa zabaldu eta palestinar janaria prestatu zuten. Gainera, sensibilizazio lana handia egin zuten astean zehar herrian eginiko muralekin.

Bestetik Uribe Koskago gazteek bat egin dute deialdiarekin Getxoko San Isidro jaietan pankarta, kartel, ikurra eta ohar publiko baten bidez, Eta datorren asteotan Sopelako Plaza Beltza Kulturgunean ikusgai izango den "Welcome to Palestina" erakusketari hasiera eman diote.

Tamalez, eguna bukatzertakoan Palestina eta Libanotik iritsi ziren berri txarrak eta horrek erakusten digu egunero egunero jarraitu beharko dugula salatzen Estatu sionista kriminalaren jarrera.

Ver artículo de Gara y ver video difundido en internet de la manifestación realizada por los refugiados del campo de Qalandia y la salvaje represión por parte del ejercito israelí.

Palestina aurrera! Boikot Israel!

 

1948ko maiatzaren 15ean Israelgo Estatua sortu zenean, palestinarrentzako Nakba (Hondamendia) izan zen. Bazterkerian oinarritzen sionismoa ideologia izan zen sortu berria zen Israelgo Estatuaren ezaugarri nagusia. Soilik judutarrentzat izango zen Estatu bat sortu nahi zuten, beste guztiei oinarrizko eskubideak ukatuz. Eta indarrez ekin zioten helburu horri.

Deir Iassin herrian israeldarrek egin zuten sarraskia palestinarrek euren etxeak uzteko izua zabaltzea zuen helburu. Horren ondorioz, milaka palestinar errefuxiatu bilakatu zen, euren etxeak utzi ondoren Gaza eta Zisjordanian ez ezik inguruko herrialdeetan ere. Egun ia lau milioi dira errefuxiatu palestinarrak, 1948an euren etxeak utzi behar izan zutenen oinordekoak.

Errefuxiatuen afera konpontzea Palestinak bizi duen gatazka gainditzeko ezinbestekoa da. Hori da hain zuzen ere Israeli boikot nazioarteko ekimenak egiten duen aldarrikapenetako bat, errefuxiatuak euren etxeetara etortzeko eskubidea gauzatzea.

Hegoafrikak urtetan pairatu zuen apartheid sistemarekin amaitzeko borrokan nazioarteko boikotak eragin haundia izan zuen, eta ildo horretatik abiatuta Palestinako eragile ugarik Israeli boikota egiteko deialdia egin zuten.

Orohar, Israelek palestinarren eskubideak errespetatzen ez dituen bitartean Estatu adierazpenik ez onartzea da boikotaren egitasmoa. Euskal Herrian ere Askapenak eta eragile ugarik bat egiten dugu boikotarekin eta ez dugu Estatu sionistaren adierazpenik gure artean onartuko.

Askapena