Al Naqba egunero

al naqbaRuben Sáchez militante internazionalistak info7 irratian eginiko kolaborazioa.

Al Nakbaren 63. urteurrenak 16 hildako utzi ditu Libanon, Golameko gailurretan (Sirian) eta Jerusalemen-en. Al Nakba bera eta hildakoek utzi diguten geografia aukera ona da Palestinak pairatzen duen okupazioa eta genozidioa azaltzeko.

Al Nakba-k hondamendia esan nahi du eta palestinarrek horrela izendatzen dute Israelgo estatuaren sorrera 1948an, eta ez pentsa zerbait sinboliko hutsa denik, 'hondamendia' ez da soilik beren gustokoa ez den 'estatu' bat sortu zelako. Israelgo Estatuaren ezaugarri nagusia, sionismoan oinarrituta, palestinarren kontrako bazterkeria da. Israel da judutarrentzat, Apartheidaren sudafrika txurientzat zen bezala. Eta indarrez ekin zioten helburu horri: Deir Iassin herrian israeldarrek egin zuten sarraskiak palestinarrek euren etxeak uzteko izua zabaltzea zuen helburu eta horren ondorioz, milaka palestinar errefuxiatu bilakatu ziren, euren etxeak utzi ondoren Gaza eta Zisjordanian ez ezik inguruko herrialdeetan ere babestu ziren.

Eta geroztik egunero errepikatzen ditugun datuak: NBE-k Israeli Palestinaren %52 eman bazion ere, egun %88 bereganatua du, eta segitzen du kolonizazio prozesuarekin, errefuxiatuak hazi eta hazi egun ia 5 miloi dira, apartheid harresia, israelen bizi diren palestinarren bazterkeria, olibondoen suntsipena, akuiferoen lapurreta...

Beittu asteburu honetan hondamendiaren urteurrenean zer gertatu den: Jeruslamenen auzo arabiarrean israeeldar ultraortodoxoek ilegalki okputatutako etxe baten aitzinean 16 urteko palestinar gazte bat bala tiroaz hilda, Golameko gailurretan (Siriari ilegalki okupatutako lurrean) beste 4 hildako, Libano hegoaldean 10 palestinar errefuxiatu hilda eta Gazan -kartzela erraldoi horretan- beste hildako bat.

Azkenean hori da israel 'jenderik gabeko lur bat' behar zuten sionistek beren hitzetan eta nola lortzen dute? Bada okupazio ilegala sistemaikoki bultzatuz, palestinarrak hil eta baztertuz eta europear estatu eta Usaren konplizitatearekin...

Beraiek Israeli boikot egitea eskatzen digute gaur atzo Sudafrikako beltzek eskatzen ziguten bezala.