Kolonbiaren aginduz beste bahiketa bat Venezuelan. Aski da!

Venezuelako gobernuak, Santos presidente Kolonbiarraren aginduak jarraituz, FARC-eko militantea atxilotu egin du beste behin ere. "Julian Conrado"-ren militante bolibartarra eta abeslariaren bahiketaren berri izan dugu eta honen aurrean irmo salatu nahi dugu gertatutakoa.

Orain dela aste batzuk Joaquín Pérez Becerra ANNCOL-eko kazetariaren estradizio gauzatu zuen Venezuelako gobernuak, printzipio internazionalistak urratuz eta oraingo honetan Kolonbiako presidenteak berak eman zuen atxiloketaren berri gainera, ehiza saria balitz bezala.

Aski da! Estradizio gehiagorik ez! Julian Askatu!