EHZ festibalean Askapena partaide

Aurten ere iritsi zaigu EHZ festibala, uztailaren 1, 2 eta 3an Heletan izango dugu hitzordua. Bertan, musika eta festarako aukera paregabea izateaz gain, errebindikaziorako eta hausnarketarako tartea ere izango dugu.

Hain zuzen, Erregelu gunean, zenbait eztabaidagai izango dira. Askapenak ere parte hartuko du bertan, batetik autonomiaren inguruko solasaldian, zapatisten autonomia proposamena aztertuz eta baita beste jatorrizko herri zenbaiten esperientziak eta gainerako herrienak ere bertaratuz.

Honetaz gain, musika eta kultur eragileen aurkako errepresioa aztergai izango da beste solasaldi batean, kurduar eta palestinar artistekin batera, bertan ere parte hartuko du Askapenak gainerako eragileekin batera internazionalismoaren gaineko ekarpenak bertaratuz, kulturaren esparruari dagokionean.

Badakizue beraz, hitzordua dugula Heletan, Uztailaren lehen asteburuan, honekin batera, antolatzaileek igorri duten eskaera babestuz, dei egiten dizuegu laguntzaileen beharra dutelako egunotan, muntaketa eta prestaketa lanak egin ahal izateko. Hemen duzue honen gaineko informazioa.