Askapenak eztabaida gunean parte hartu du aurtengo EHZ jaialdian

Euskal Herria Zuzenean jaialdia joan den asteburuan ospatu zen Heletan eta milaka eta milaka izan dira Ipar Euskal Herriko herrixka honetan bildutako lagunak.

Aurten ere, musika, kultura eta euskara izan dira protagonista nagusiak, baita eztabaidatzeko gunea ere. Antolatzaileek "Erregelu gunea" prestatu zuten horretarako eta larunbatean, goizetik hasita, "Lurraren garapena", "Autonomiaren Proiektua: Herriaren burujabetasunaren aldarrikapena" eta "Mugimendu kulturalak eta zapalkuntza" eztabaidetan bere ekarpena eman zuen Askapenak. 50 lagun baino gehiagok parte hartu zuten eztabaida bakoitzean eta oso positiboa izan da esperientzia, errepikatzeko modukoa zalantzarik gabe.

Entzun ezazu Autonomiari buruzko eztabaidan hartutako audioa: