Alvaro Uriberen presentzia salatzeko elkarretaratzeko argazkiak, kronikak eta iritzi artikulua

Alvaro Uribe Velez-en presentzia salatzeko 50 lagunek partu atzo Euskalduna Jauregiaren aurrean, Askapenak, Sare Antifaxistak, Komite Internazionalistak, No Mas Bases Plataformak eta ACLAI elkarteak antolatutako elkarretaratzean.

Ikusi argazki galeria-Ver fotos 

Leer la crónica de Gara

Crónica en castellano 

Gogorra da gero ontzigintzan eta langile klasearen aldeko protesten eredu den Euskaldunara egunotan Alvaro Uribe etorri izana. «Teknologia berriak arlo publikoan» izeneko jardunaldietan hartuko du hitza, nahiz eta Kolonbiako presidente zela, ezer gutxi utzi zuen pribatizatu gabe, errepresioa eta sufrimendua denentzat adina izan bazuen ere. Hodi komunetan dauden milaka gorpuren DNA identifikazio probak egitea debekatzen zuen berberak teknologia berriak izango ditu hizpide.

Gainera, ez dira hodiok guda zahar baten ondorio, Kolonbiak azken bi mendeetan bakerik ezagutu ez badu ere. Bere agintaldian buruturiko sarraskiak dira gehienak, 30.000tik gora jadanik indar militar edo paramilitarrek buruturikoak, Txile nahiz Argentinako diktaduren errepresio datu beldurgarriak gaindituz.

Horra hor, Bizcaytik, Bizkaiko Foru Aldundiaren mendeko enpresak, zein hautatu duen Bilborako. Diotenez, aukera paregabea izango da enpresentzat merkatu berrietan sar daitezen. Kolonbian, baliabide naturalen ustiaketa eredu paregabea topatu dute orain arte behintzat transnazionalek, estatubatuar nahiz europarrek.

Paradisu bikaina, lau milioi barne-errefuxiatu dituen lurraldean, nekazari edo jatorrizko herritarren baimenik gabe, nahi duten gisara ustia ditzaten bertako aberastasunak. Publikoan agian ez bada ere, negozio beltz hauetaz hitz egiteko tartea hartuko dute noski jardunaldietan, aberastasunok bertako gutxi batzuen eskutan edo atzerriko poltsikoetan geratuko diren arren, ezin baita ahaztu Kolonbian, biztanleriaren erdia bizi dela pobreziaren mugan.

Aspaldian galdu omen dugu harritzeko gaitasuna, ahanzturaren mende bizi garela diote beste askok, baina herrion oroimen kolektiboak bizirik dirauen artean, jarrai dezagun zuria denari zuri deitzen, eta genozidio baten arduradun denari, genozida deitzen. Orain, «goi mailako hizlaria», konferentzia garesti eta txalo merketan ezkutatzen bada ere. Euskal Herriak esan diezaiola ez duela onartzen bere presentzia gurean, manten gaitezen, beraz, Euskaldunan eta protestan, langile klasearen alde, jatorrizko herri eta lurrik gabeko nekarazien alde eta inpunitatearen aurka. Duintasunaren ontziak egiteari ez diezaiogula inoiz utzi.

Julen Zulaika (Askapenako kidea)

(Garan Irailaren 29an argitaratutako iritzi artikulua)

El pueblo vasco considera persona No Grata al expresidente colombiano Álvaro Uribe en su visita a Bilbao

Diferentes colectivos como Askapena, Komite Internazionalistak, La Asociación Cultural latinoamericana de Inmigrantes (ACLAI) y La Plataforma No Más bases nos hemos sumado al llamado  a la ciudadanía a manifestarnos contra la llegada de Uribe a territorio vasco hoy miércoles 28 de Septiembre.

La participación de Álvaro Uribe, se hace en el marco del XII Encuentro Iberoamericano de Ciudades Digitales, al que asistieron alcaldes, gobernadores y presidentes golpistas como Porfirio Lobo. Uribe, centró su intervención en los logros de la "Seguridad Democrática", política que en su gobierno tuvo los siguientes resultados:

  • 2.500.00 de desplazados forzosamente de sus tierras para entregarlas a las multinacionales,
  • 60.000 desaparecidos,
  • 1800 Falsos positivos,
  • 560 sindicalistas asesinados,
  • 3000 ejecuciones extrajudiciales.


Rechazamos profundamente la financiación de la Diputación Foral de Bizkaia en la invitación que hacen a través de su Fundación BiscayTIK y con el dinero de los contribuyentes vascos y vascas a una persona que no goza de una buen reputación por sus asesinatos y conexiones directas con el paramilitarismo, nosotros como convocantes hacemos voces de protestas, por esos galanteos neoliberales entre el Partido Nacionalista Vasco -PNV- con el paramilitarismo Colombiano y sus grandes jefes que no se terminan de desmovilizarse, como es el señor Uribe.