Aurtengo Brigaden inguruko elkarrizketa Bilbo Hiria Irratian

Etxean bueltan daude jada uda honetan Askapenako Brigadetan parte hartu dutenak. Aurten Argentinan, Venezuelan, Mexikon, Uruguayn, Palestinan, Saharan eta Andaluziako Marinaledan izan dira, hainbat esperientziatatik ikasten.

Orain, datozen hileetan, leku horietan ikasitakoa eta bizitakoa azalduko dute. Elkarrizketa bukatzeko, Julen Zulaika Askapenako kideak Pakito Arriarani Arrasaten egindako omenaldia komentatu digu.