Palestinar errefuxiatuen lekukotasuna Euskal Herrian

Urriaren 14an 19:00etan, ostiralarekin, Aida Camp errefuxiatu eremuko Amal Al Mustakbal eskolako hezitzailearen esku hitzaldia izango da Oreretako Mikelazulo Elkartean. Palestinan gaur egungo egoera ezagutzeko aukera.

Gose greban dauden preso palestinarrekin elkartasuna zabaltzeko eguna antolatu da sarean.

Irailaren 27az geroztik gose greban daude Israelgo espetxeetan dauden milaka eta milaka preso palestinar. Mendebaldeko hedabide gehienak, ordea, ohi bezala, Israelen aldeko isiltasun konplizearekin bat egiten ari direnez, mundu mailako elkartasun gose greba deitu dute gaurko Palestinaren aldeko hainbat eta hainbat elkartek.

Horren baitan, eta batez ere sare sozialak baliatuz, azkar zabaldu da deialdia mundu osora, #TweepStrike  #HS4Palestine #RightsPrisoners eta #HungerStrike etiketak erabiliz.

Munduan barrena, milaka gara preso palestinarrekiko elkartasunez atzo gauerdiaz geroztik gose grebari ekin diogun lagunak. Palestinan bertan, elkartasun uholdea areago zabaldu da, barau eta aldarrikapen egunari egundoko garrantzia emanez. Rim Banna musikari eta abeslari palestinarrak, esaterako, ekimena sustatu nahian, hiru eguneko gose grebari ekin dio gaur.

Edonork egin dezake bat gaurko ekimenarekin, bai gose grebari ekinez, eta gose grebari buruzko informazioa zabaltzen lagunduz. Mila esker. Shukran!

My name is Gari Berasaluze, I’m from Basque Country and today I’m on a hunger strike in solidarity with Palestinian prisoners #TweepStrike  #HS4Palestine #RightsPrisoners #HungerStrike

(Gari Berasaluze euskal idazlearen blogetatik hartutako elkartasun mezua)