Urriak 12: erresistentzia eguna
Askapenaren irakurketa
Geure etxean bertan, garaile edo garaituak nor izango guztien ahotan dabilen honetan, herriok eta herri langileok ez diezaiegun utzi garaile izan direnei, historia edo egungo errealitatea nahi duten gisara kontatzen. Izan ere, historia bera bezain zaharra da historia, garaileek idazten dutela.
Horrela, genozidio, lapurreta, esklabutza eta imagina ezin daitezkeen sarraskiak deskubrimendu gisan agertzen dira, baita egungo testu liburutan ere. Bada kulturen arteko topaketa izendapena ezarri duenik ere. Izenak izana dakarren einean, Urriaren12a inperialismoaren eta gezurraren ikur izaten darrai, onartzeko prest ez direlako batetik burutu zuten zapalkuntza eta oraindik, zapalkuntza eta lapurreta etengabeak bere horretan darraielako bestetik. Edo ez dira Iberdrola, ENDESA, BBVA eta abarrak, lehengo COLON, ERCILLA edo Pizarrotarrak.
Orain, urrearen eta zilarraren faltan, petroleoa, gasa, edo bestelako baliabide naturalak dira, elite aberats arrotzen eskutara datozenak. Kritautasunaren zilegitasunak lehen, merkatuak edo FMI gisako elkarteak oraun, lapur korbatadunen eskura daudenak. Legezkoak omen diren itun ekonomikoen bitartez, nekazariei lurrak kendu, jatorrizko herritarrak bere etxe eta komunitatetatik bota, edo makiletan esklabutza berrian lan egitera behartuz gizon eta emakumeak.
Badira ordea, orain ere borrokan dirauten herriak, honi guztiari bestelako etorkizun bat eraikitzeko beharrean, historiaren lehen orriak idazten hasi direnak. Bolivar, Sukre, Zapata eta gainerakoei jarraipena eman nahi diotenak. Prozesu bolivariarraren baitan esate baterako, Kuba gidari dutela, Venezuela eta beste hainbat herri batu zaizkie, prozesu iraultzaile honi. Hor darraite, Hondurasen golpe estatu faxistari aurre egin nahi dioten nezkazari eta langileak, eta hor dirau kolonbiak ere, estatu batuarren base bilakatuan, euren herriagatik guztia ematen ari direnak gogor diraute oraindik.
Duela 519 urtetatik hona borrokatu zuten eta borrokan dirauten herri langile eta lagun guztinegatik, Urriaren 12a erresistentzia egun bilakatu dezagun Euskal Herrian ere, oraindik, guztia daukagulako egiteko, itsasoaren Beste aldekoek eta alde honetako herriok.
GORA MUNDUKO HERRI BORROKALARIAK!
HAMAIKA HERRI BORROKA BAKARRA!