Greziako herriarekiko elkartasuna!

Greziako greba orokorrara dela eta LAB-ek deituriko deialdiarekin bat egiten du ASKAPENAK.  

Bihar, urriak 19, Bilbon KONTZENTRAZIOA burutuko du LAB sindikatuak, Greziako Kontsulatuaren aurrean (Alameda Rekalde, 27), goizeko 11.30ean.

Grezian hilabete honetako BIGARREN GREBA OROKORRA burutuko dutela eta, bertako langileriarekin elkartasunez egingo da elkarretaratzea, "murrizketarik ez, Greziako herriareko elkartasuna" lelopean.

Gora munduko langileon borroka!