"Euskal Herria bat eta bakarra" lelopean Urriak 25 herri eskolak Gernikan

Kartela handiago ikusteko

Ezker Abertzalearen deialdia

“Euskal Herria bat eta bakarra” lelopean Urriak 25 Gernikan burutuko diren herri eskola nazionaletan parte hartzeko deia luzatu nahi du Ezker Abertzaleak.

Zilegitasun demokratiko eta politikorik gabeko Eusko Jaurlaritzak marko autonomiko zatikatzaile eta ukatzailearen apologia egiteko aukeratu duen egun berean, etorkizuneko Euskal Herriaren zutoinen eraikuntzan arituko gara Gernikan.

Euskal Herriaren nazio eraikuntza prozesuan protagonista izateko deia luzatu nahi die herritarrei Ezker Abertzaleak. Horretarako aukera paregabea dugu bihar, Gernikan burutuko diren herri eskolen baitan burutuko diren mintegi ezberdinetan parte hartuaz.

Ezker Abertzalea