Txileko ikasleen borrokak hizpide

 Azaroaren 17an, ikasleen nazioarteko egunean Ibaetan Txileko ikasle mugimenduaren borrokaren inguruko bideo emanaldia izango da, Ikasle Abertzaleak eta Askapenak antolaturik eguerdiko 12etan areto nagusian. 

2011. urtea ikasle txiletarrentzat hezkuntza sistema ezbaian jartzeko urtea izan da. 2006an“Pinguino iraultza” bezala ezagutu den erreformaren porrotean dute jatorria. Egungo hezkuntza sistema txiletarra Augusto Pinochet-en garaian sortua izan zen, estatuaren gainerako legedi eta antolaketa oro bezala.  Hezkuntzaren pribatizazio bidea nabarmena da, egun estatuak hezkuntza sistemak duen gastuaren %25ematen baitu  eta gainerako hiru laurdenak ikasleek eurak.

Txileko hezkuntza sistema Latinoamerikako hoberenetarikoa bezala ikusita badago ere eta jarraitu beharreko eredu bezala saltzen badute ere, errealitatea askoz gordinagoa da, hezkuntzari sistemari, ikasle bakoitzak aportatu beharreko diruan soilik Estatu Batuak baitaude Txileren aurretik. Bekak barregarriak dira eta berauek lortzeko baldintzak are gehiago. Unibertsitearen kostuak hilero 150 $-ekoak dira bataz beste eta langile baten soldata minimoa 172 $ dira.

Egoera honen aurrean txiletar gazteria matxinatzen hasi zen eta azken urteetako herri mugimendu garrantzitsuenetakoa izatera iritsi da, etorkizunari ateak irekiz eta Txileko gobernu kontserbadoreen politikei hortzak erakutsiz.