Parte hartze bikaina Gasteizko itxialdian

Pasa den asteazkenenean Nazioarteko ikasleen nazioarteko egunaren arira ekimen interesgarria izan zen Gasteizko letren fakultatean. Itxialdiaren baitan, hainbat izan ziren landu zituzten gai eta ikusmoldeak.

Internazionalismoak ere izan zuen bere txokoa. Arratsaldeko 20: 00etan hitzaldia baitzegoan antolatua. Askapenako kide batek,  Europan  Krisiaren jatorria eta egungo egoera azaldu zituen, kontextu honetan internazionalismoak zertarako balio duen eta zein den egin dezaken ekarpena ikusarazteaz gain, Askapenaren lanaz ere aritu zen.  

Ondoren, ikasle batek hartu zuen hitza eta Italiako ikasleen aldarrikapenak, eta antolatzeko eredua azaldu zituen, baita Euskal Herriko ikasle mugimenduarekin dituen antzekotasunak eta desberdintasunak azpimarratu ere. 50 lagunetik gora  izan ziren bertaratuak eta hainbat galdera eta ekarpen egin zituzten hizlarien amaieran.