Palestinarren aldeko nazioarteko elkartasun egunean, inplikatu gaitezen!

Gaur Bilbon eta Gasteizen elkarretaratzeak burutuko ditugu Imaginariun jostailu denden aurrean "Ez jolastu Palestinarren zapalkuntzarekin" lelopean. Bilbon 19:00etan (Indautxuko Dr.Atxukarro 3.zkn) eta Gasteizen 19:30etan (Dato kaleko dendaren aurrean)

Ostegunean Iruñean Palestinako egoeraren gaineko hitzaldiaren izango da Faiez Elemare sindikalista palestinarraren eskutik.

 

Ez jolastu Palestinarren sufrimenduarekin!

Aski ezaguna da palestinarrek egunerokoan jasan behar duten sufrimendua, herri zapaldu izaki,  badakite ongi jakin ere, euren herriaren alde egiteak zenbateko eta noiz arteko kostu pertsonal eta kolektiboak dakartzan. Beraz, azaroaren 29an,  palestinarren aldeko nazioarteko elkartasun egunean, mezua, zuzen dezagun elkartasunak nolakoa behar duen, bi herron arteko elkartasun sentimendu oro presio bide eraginkor bilakatuz.

Azken urte luzetan,  agintariek eta naioarteko erakundeek ezer gutxi egiten zutela ikusita, palestinako jendarte zibilak,  Israelen aurkako BDS (Boycott, Divestment and Sanctions) nazioarteko kanpaina jarri zuen abian 2005ean.  Hegoafrikako Apartheid erregimenaren aurka egindako boikot eta zigor kanpaina ez-bortxazkoa eredutzat hartuz. Zenbaitek, bestelako irakurketa oker eta interesatua egin badu ere, kanpaina antisemita gisara planteatuz, boikotak,  Israel presionatzea du helburu; lurren okupazioa, kolonien eta harresiarekin amaiera, Israelen bizi diren palestinarren eskubideak bermatzea eta errefuxiatuek itzultzeko duten eskubidea errespeta dezaten.

Horrela beraz, abenduaren ateetan gauden honetan, nahiz eta poltsikotan behar baino  zulo gehigo ageri, izango da aurten ere zer erosia, seguraski.  Boikotarekin bat eginez ordea,  jostailu israeldarren aurkako egitasmoan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Gure jostailu dendetan, 'made in israel' (729 barra kodea) jostailuak non nahi topa baidaitezke, batez ere, adin txikiko haurren apaletan. Itxuraz hain kaltegarriak ez  diren produktuen bidez, Israelek,  dituen harreman komertzialak bere erregimena legitimatzeko eta Nazioarteko Zuzenbidearen zein giza eskubideen aurkako   urraketak estaltzeko baliatzen ditu. Jolasteko eskubidea guztiona den heinean, gure jolasek ez dezatela besteen jolasik oztopa. 

Joka dezagun arduraz!