Hitzaldi, afari eta kontzertu jendetsua Askapenak Donostian antolatutako Ostiral Internazionalistan

Ostiral internazionalistaren kronika eta argazkiak

Joan den ostiralean internazionalismoa izan genuen protagonista Groseko Kortxoeneako gaztetxean, hirurogei lagun baino gehiagok parte hartu zuten aurten Argentinako eta Venezuelako brigadan egondako bi donostiarren hitzaldian, bertara zapaltzen gaituen sistema kapitalista eta neoliberal honi alternatiba izan daitekeen bi eredu ezberdinak ekarri ziren, Zanon eta Diana Argentinako eta Venezuelako enpresen kasuak hain zuzen ere.

Bridagistek bere esperientziak azaldu ondoren FASINPAT dokumentala eman zen, ikus-entzunezko lan honetan Zanon enpresaren nondik norakoak jorratzen dira bertan bizi den errealitatea oso gertutik ikusiteko aukera emanez.

Hitzaldia bukatzerakoan Askapenak afari merienda bolibartarrara dastatzeko aukera eman zion ostiral internazionalista honetan parte hartutako lagunei eta La Jodedera taldearen esku geratu zen gauari musika jartzearen ardura, ehun lagun inguruk gozatu zuten talde honen son kubatarrekin.