Al-Nakba eguna, maiatzaren 15ean, Palestinarekin elkartasuna adierazteko deialdia

63 urte beteko dira datorren igandean maiatzaren 15ean Israelgo estatua sortu zenetik, palestinarrek 'Hondamendia' izendatu zuten eguna. Urtero bezala Palestinarekin elkartasuna lantzen dugun eragileok mobilizazio eta ekimenak antolatu ditugu Euskal Herri osoan zehar.  Beraz ekin elkartasunari eta parte hartu!

Salaketa ekimen ezberdinak sionismoa babesten dutenen aurka. Adi mobilizazioei!

Bilbo: maiatzaren 14ean larunbatarekin 12:00etan, konzentrazioa Indautxuko Imaginarium jostailu dendearen aurrean "Ez jolastu Palestinarren zapalkuntzarekin" kanpainaren barruan.Iganderako Bilboko Arriagan pankarta handi bat eskegiko dugu.

Deialdia euskeraz y en castellano

Gasteiz: Maiatzaren 14ean, larunbata 12:30tan, "Imaginarium" dendaren aurrean (Dato kalea 34) Gasteizko deialdia eta argazkia

Bermeo: maiatzaren 15ean igandearekin, 12:00etatik aurrera Lameran, Arrain Azokan Askapenako jaimaren ondoan, te palestinarra, falafel eta humus dastatzeko aukera

Izarra: maitzaren 14ean Palestinarekin elkartasun eguna

Nakba oroitzeko soinu deia entzun eta deskargatu

Baita Hala Bedi irratiko "A desalambrar" irrati saioan bi palestinar errefuxiatuei eginiko elkarrizketa entzungai ere:

2005eko uztailean palestinar gizarteko 200 elkarte baino gehiagok nazioarteari deialdia egin zioten. Deialdi hark, palestinar herriarekin elkartasuna adieraztea eta Israeleko estatuari boikota, desinbertsioak eta zigorrak bultzatzea zuen xede. Mundu zabaleko erakunde eta elkarte askok deialdi horren lekukoa hartu eta elkartasun deialdi horri erantzuteko konpromisoa hartu dugu.

PACBI dokumentua Israelgo estatuari boikota, desinbertsioak eta zigorrak ezartzean datza, hurrengo hau gertatzen den bitartean:

-Palestinar errefuxiatuen itzulera eskubidea errespetatzen ez den bitartean.
-Palestinar herriaren eskubide zibil eta politikoak ukatuak dauden bitartean, israelen bizi diren palestinarrei apartheid arauak ezartzen zaien bitartean.
-Zisjordania eta Gazaren okupazio militarra eta kolonizazioak dirauen bitartean, nazioarteko legedia eta NBEren ebazpenak bortxatuz.

Al Nakba egunaren bezperan, maiatzaren 14an goizeko 12etan, konzentrazio bat deitzen dugu. Mobilizazioa Indautxuko Imaginarium dendaren aurrean burutuko dugu (Dr. Atxukarro kalean), Imaginarium-eko dendari Israeleko produktuak ez saltzeko eta era berean, estatu horretan egun dituen inbertsioak eten ditzala eskatzeko estatu horrek palestinar herriaren eskubide zibil, politiko eta giza eskubideak errespetatzen ez dituen bitartean.

“Made in Israel” produktuak dituen Imaginarium denda palestinar herriaren eskubideak bortxatzen dituen estatu baten kolaboratzailea da eta palestinarren egoera jasangaitzaren konplizea bilakatzen da. Horregatik, Imaginarium dendari Israelgo estatu sionistarekin dituen akordio komertzialak eteteko eskatzen diogu. Bitartean, Imaginarium eta bera bezala Israelekin akordio komertzialak dituztenei boikota eskatzen jarraituko diegu.

Gora Palestina askatuta!

En julio de 2005 la sociedad civil palestina representada en más de 200 asociaciones hizo un llamamiento a la solidaridad con el pueblo palestino  y en promulgar el boicot, la desinversión y las sanciones a Israel. Han sido muchas organizaciones y asociaciones del mundo entero quienes hemos cogido ese testigo y hemos activado ese llamamiento a la solidaridad.

El documento PACBI viene reclamando el boicot, la desinversión y las sanciones a Israel mientras:
 
-No se respete el derecho de retorno de los refugiados palestinos.

-Sigan negados los derechos civiles y políticos del pueblo palestino, como la aplicación de segregación por motivo de raza (apartheid) a los palestinos residentes en el estado israelí.

-Siga la ocupación militar y colonización de Cisjordania y Gaza, violando así el derecho internacional y las resoluciones de la ONU.
 
En vísperas del día de la Nakba, este sábado 14 de mayo vamos a organizar una concentración en frente a la tienda Imaginarium de Indautxu (Calle Dr. Achucarro) a las 12:00 para reclamarle a la tienda Imaginarium que no venda productos de Israel y que no invierta en ese estado tal como lo hace en la actualidad mientras este no se comprometa con los derechos civiles, políticos y humanos del pueblo palestino.


Imaginarium vende en sus tiendas de Bilbao  productos “Made in Israel". Imaginarium está colaborando con un estado que asesina los derechos del pueblo palestino y se convierte en cómplice de la situación insostenible de las/os palestinas/os. Es por ello, que demandamos a Imaginarium que cese en sus acuerdos comerciales con el estado sionista de Israel. Mientras tanto, seguiremos reclamando el boicot a Imaginarium y a quienes como Imaginarium tienen acuerdos comerciales con Israel.

Gora Palestina askatuta!

 

1948ko maiatzaren 15ean Israelgo Estatua sortu zenean, palestinarrentzako Nakba (Hondamendia) izan zen. Bazterkerian oinarritzen sionismoa ideologia izan zen sortu berria zen Israelgo Estatuaren ezaugarri nagusia. Soilik judutarrentzat izango zen Estatu bat sortu nahi zuten, beste guztiei oinarrizko eskubideak ukatuz. Eta indarrez ekin zioten helburu horri. Deir Iassin herrian israeldarrek egin zuten sarraskia palestinarrek euren etxeak uzteko izua zabaltzea zuen helburu.Horren ondorioz, milaka palestinar errefuxiatu bilakatu zen, euren etxeak utzi ondoren Gaza eta Zisjordanian ez ezik inguruko herrialdeetan ere. Egun ia lau milioi dira errefuxiatu palestinarrak, 1948an euren etxeak utzi behar izan zutenen oinordekoak.

Errefuxiatuen afera konpontzea Palestinak bizi duen gatazka gainditzeko ezinbestekoa da. Hori da hain zuzen ere Israeli boikot nazioarteko ekimenak egiten duen aldarrikapenetako bat, errefuxiatuak euren etxeetara etortzeko eskubidea gauzatzea.

Hegoafrikak urtetan pairatu zuen apartheid sistemarekin amaitzeko borrokan nazioarteko boikotak eragin haundia izan zuen, eta ildo horretatik abiatuta Palestinako eragile ugarik Israeli boikota egiteko deialdia egin zuten.

Orohar, Israelek palestinarren eskubideak errespetatzen ez dituen bitartean Estatu adierazpenik ez onartzea da boikotaren egitasmoa. Euskal Herrian ere Askapenak eta eragile ugarik bat egiten dugu boikotarekin eta ez dugu Estatu sionistaren adierazpenik gure artean onartuko.

Honekin batera, Palestinako eta Euskal Herriko kultur, kultur, hezkuntz eta kirol eragileen arteko harremanak, elkarezagutza eta elkartasuna bultzatzeko konpromisoa hartzen dugu.
Ildo honetan, Askapenak dialdia egiten du Euskal Herrian zehar Nakba gogoratzeko antolatu diren ekimenetan parte hartzeko.
 

Nakba, palestinarren hondamendi eguna dela eta , dei berezia egiten dizuegu larunbatean, maitzaren 14an, egingo den elkartaratzean parte hartzeko.Imaginarium (Dato kalean) aurrean bilduko gara, izan ere enpresa honek, beste batzuen artean,  jostailu israeldarrak saltzen ditu. Aurtengoan okupazioaren eta hondamendiaren 63. urteurrena gogorarazten dute palestinarrek eta Euskal Herrian ere salaketa egun bilakatu nahi dugu, hain justu, zapalkuntzaren arduradun eta konplizeei ardurak eskatuz.

Honegatik, israeldar jostailuen aurkako kanpaina hasi dugu, eta behin denda katai hauen zuzendariei interpelazio gutuna eman ostean, salatzeko eta aski da esatekoa garaia heldu da:

Maiatzak 14 larunbata   Imaginarium aurrean (Dato kalea)  12:30tan

Ez jolastu palestinarren zapalkuntzarekin!
Gora palestina askatua!