Fabrika errekuperatuen inguruko hitzaldia eta dokumentala igandean Lemoako gaztetxean

Hamabostaldiaren kartela ikusteko

Urteroko ohiturari jarraituz, hamabostaldi kulturala antolatu du Lemoako Harriketarrak gazte asanbladak. Hainbat ekintzaz eta ospakizuzen gozatzeko aukera izango da igandera arte Karabie gaztetxean, tartean hitzaldiak, kontzertuak, bideo emanaldiak, tailerrak etab.

Datorren igandean, hilaren 8an, Fabrika errekuperatuen inguruko hitzaldia eta “FaSinPat” dokumentalaren proiekzioarekin amaiera emango diote hamabostaldiari. Argentinako Askapenako brigadisek parte hartuko dute 18:00etan hasiko den ekitaldian.

Ostegunetik Igandeko egitarau kulturala ikusi

Urtarrilak 5, osteguna

    Kontzertuak: “BOU” (estreno mundiala) eta “EXAIXU” (tribute to Exkixu).

Urtarrilak 6, ostirala

    20:00etan, “Auzolan kultura” liburuaren aurkezpena.

Urtarrilak 7, larunbata

    11:30etan, “Elikadura subirautza” hitzaldie EHNE-ren eskutik.
    Ondoren, bazkarie (izena emon gaztetxean) eta gero danok manifara!!!

Urtarrilak 8, igandea

    18:00etan, “Fabrika errekuperatuak” hitzaldie Askapenaren eskutik.
    “FaSinPat” dokumentalaren emanaldie.