Hamarnaka lagun batu dira Kolonbiaren gatazkari buruzko zine zikloan

Hamarnaka lagun batu dira Kolonbiaren inguruko zine ziklo eta solasaldietan Intxaurrondoko Letaman gaztetxean.

Operación masacre izan zen otsailaren 3an ikusi genuen dokumentala, 35 lagun batu ginelarik,  horien artean izan genituen dokumentala beraren egileak. Bukaeran, otartekoarekin batera eztabaida txikia burutu zen. Otsailaren 10ean aldiz, 50 años de monte dokumentala ikusi genuen 20 lagunek. Dokumentala amaitu zenean eztabaida eman zen Kolonbiaren egoeraren inguruan eta bide batez, 2012ko brigaden inguruan ere aritu ginen solasean.

Zine zikloa Kolonbiako egoera pixka bat gerturatzeko helburua izan du. Kolonbiak egun bizi duen gerra egoerak gatazka modu oso gordinean bizitzera eraman ditu eta milakaka zenbatzen dira herrialdeak izan dituen desagertuak, desplazatuak, hobi komunetan agertutako pertsonak, positibo faltsuak, etab.

Guzti hori, zine zikloaren lehenengo egunean ezagutzeko aukera eduki genuen. Bigarren egunean ordea, gatazka beraren erroak ezagutzea izan dugu helburu. Gatazkaren momentu  historiko klabeak, gatazka beraren garapena eta egungo egoera hobeto ulertzea ahalbideratzea zuen ardatz.

Balorazio positiboarekin ixten dugu beraz zine zikloa, aurrerantzean Kolonbiaren egoera eta borrokan dauden munduko beste herrialdeen egoera gerturatzeko konpromisoa hartzen dugularik.