Elkartasun Asteari hasiera emateko hamaika ekimen asteburu honetan

Otsailaren 18tik 26ra 6.Nazioarteko Astearen barruan hamaika ekimen burutuko dira Europa eta Ameriketako 30 hiri baino gehiagotan.

Asteburu honetan Londresen, Rennesen, Estatu espainolean eta Italiako hainbat hiritan hitzaldiak, kontzertuak, bideo emanaldiak, herri bazkariak eta eztabaidak izango dira konponbide garaia dela irudikatu eta autodeterminazioa eta askatasuna Euskal Heriarentzat aldarrikatzeko.

Martxoaren 3an Milanon izango den nazioarteko manifestazioak amaiera emango dio elkartasun asteari eta bitartean argazkiak eta kronikak jasotzen ditugun ehinean gure webgune eta sare sozialen bidez helaraziko dizkizuegu.
Animatu eta parte hartu Milanoko manifestazioan: denokmilanora@askapena.eus