Une hunkigarriak Belfasteko Elkartasun egunean

Joan den larunbatean 6. Nazioarteko Euskal Herriarekiko Elkartasun Astearen barruan Belfast Basque Solidarity Committee-ak hainbat ekitaldi antolatu zituen.

Argazki galeria ikusteko

Eguerdian Falls Road ezagunean 25 lagunek elkarretaratzea burutu zuten.

Gauean Felons Club, preso errepublikar ohien elkartean antolatu zen Elkartasun Gauean 100 lagun baino gehiagok parte hartu zuten. Gauari hasiera eman zion hitzaldian Herrira elkarteko Benat Zarrabeitiak, preso ohia Oier Gonzalezek eta preso eta gose grebalari ohia eta Sinn Féineko parlamentaria Pat Sheehanek parte hartu zuten. Bera ez zen izan aretoan ikusi zen hautetsi bezala.

Han zeuden ere Sinn Féineko parlamentaria Paul Maskey eta elkartasun komiteko kide eta Sinn Féineko zinegotzia den Caoimhín Mac Giolla Mhín. Hainbat preso errepublikar ohi ere egon ziren, tartean preso ohien Coiste na n-Iarchimí elkarteko lehendakaria Michael Culbert.

Afaldu ondoren musika etorri zen luxuzko bi gonbidatuekin: Mikel Markez euskalduna eta H Blokeetako IRAko komandante izandako Bik McFarlane. Une hunkigarria bizi zen biak oholtzara igo eta elkarrekin No time for love abesti ezaguna euskaraz eta ingelesez abestu zutenean.

Gaua arrakasta itzela izan zen eta bildutako dirua Belfast ondoko Maghaberry espetxean dagoen Fermin Vila euskal preso politikoa laguntzeko erabiliko da.