Jaialdi internazionalista ospatu zen Arrasateko Gaztetxean

Martxoaren 3an, larunbatarekin, jaialdi internazionalista antolatu zuen Askapenak Arrasateko gaztetxean.

Bertan, aurtengo brigaden kanpainaren aurkezpena eta Argentinako fabrika berreskuratuen inguruko hitzaldia egon zen arratsaldean.

Aipagarria da Argentinan fabrikak berreskuratzen hasi zirenean zeuden baldintza berberak errepikatzen ari direla Euskal Herrian ere. Horren adibide da Agoitzeko herrian Cotalsa fabrikarekin gertatzen dena, baina ez da kasu bakarra.

 

Jaialdiari dagokionez, gauez gaztetxera bertaratu diren lagunek afari internazionalista eta kontzertua gozatzeko aukera izan zuten. Giro bikaina egon zen egun osoan zehar, eta

Egurra ta Kitto

eta Garraxi musika taldeek gaztetxea dantzan jarri zuten.


Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi eta jarrai dezagun Euskal Herria internazionalista egunez egun eraikitzen.