Gastronomiaren bidez Palestinako egoera ezagutzera eman dute Bermeon
Submitted by admin on Al, 2012/05/21 - 06:05
Joan den larunbatean, hilak 19, Palestinako gastronomia ezagutzera eman dute Bermeon aurreko eguneko Nakba eguna salatzeko eta bertan Arrain Azoka zegoelarik jende gehiagorengana heltzeko asmoz.
Jarritako jaiman Palestinaren aldeko mezu desberdinak eta ISRAELI BOIKOTA egin behar zaion arrazoi desberdinak kaleratu dira. Horretarako Palestinarren kultura zabaldu nahi izan da, janari eta te desberdinak eskainiz jaimara hurbildutako guztiei.
Horretaz gain herrian bizi diren palestinar bi hurbildutako jendearekin egon dira harremanetan Palestinaren egoera azaltzen.