Kontzertua asteazkenean eta bideo emanaldia ostiralean izango dira Oreretako aste internazionalistan

Askapenaren 25. urteurrena dela eta Azaroaren 10an, Altsasun izango den egun handiarekin bat egiteko, Oarsoaldean ere pare bat ekitaldi antolatu ditugu.

León Chávez (Mexiko) eta Bandolero Duránen (Txile) bisita aprobetxatuz, datorren asteazkenean, Urriaren 17an arratsaldeko 19:30etan Arkaitza tabernan kontzertua egingo dugu, "Latinoamerikako gitarrak" izenpean.

Bestalde, urriaren 20ko hausnarketa eguna goxatzeko, Oreretako Gaztetxean "Euskal Herria Internazionalista" dokumentalaren proiekzioa eta ondorengo solasaldia izango ditugu.

Denok zaudete gonbidatuta Oreretako ekitaldietara!