Asteburu internazionalistari ekin genion Urretxun

Urriaren 20an asteburu internazionalistari ekin genion Urretxuko gaztetxean.

Lehenik eta behin, askapenaren ahotsetik sarrera egiteaz bat, Azaroaren 10ean Altsasura joateko deialdia egin genuen.

Ismael Durán txiletarraren eta Leon Chávez mexikarraren hitzaldiarekin eman genion jarraipena arratsaldeari. Batak zein besteak beraien herrietan bizi duten egoera politiko eta kulturalaren gainean hitz egin ziguten. 2 orduz luzatu zen hitzaldia, eta ondoren beraien gitarra errebeldeak gainean hartuta, kontzertuari ekin zioten.

Kontzertuaren tartean, jakitera eman genuen sortu berri dugula urretxun Askapenako talde bat, eta herrian internazionalismoa lantzera dei egin genien bertaratutakoei.

Jendeak txalo artean hartu zituen bi bakarlariak, eta ondoren erritmo karibeñoan eman genion amaiera egunari, mojito artean bustita.