Gaur, Azaroak 12, 19etan Bilboko Arenalean preso politiko kurduen eskubideen aldeko konzentrazioa

Turkian espetxeratuak dauden preso politiko kurduak gose greba masiboan daude Kurdistan herriaren eskubideen zapalkuntza salatu nahian konzentrazioan parte hartzeko deialdia zabaldu dugu

Irailaren 12an 380 presok hasi zuten gose greba mugagabeari PKK (langile kurduen alderdia) eta PAJKeko (emakume kurduen askatasunerako alderdia) militanteak gehitu zitzaizkion. Azaroaren 5ean, 683 preso politikok gose greban 55 egun bete zituztenean, 10.000 preso politiko gehiago batu ziren grebara.
Presoen eskaerak bake prozesu bat martxan jartzea, Turkiar estatuak gatazkaren amaierarako pausuak ematea eta publikoki kurduraz hitz egiteko eskubidea bermatzea dira.

30.hamarkadatik hona Turkiar estatua kurduen genozidio sistematikoa darama aurrera nazionarteko herri boteretsuek beste alde batera begiratzen duten bitartean.Azken 80 urteotan Kurduek hilketa masiboak, torturak, desagerpenak eta beraien kulturaren kontrako debekapenak jasan behar izan dituzte. Gaur egun, Kurduen kontrako torturak eta desagerpenak eguneroko gertaerak dira Turkian. Horretaz gain, Kurduek ezin dute euren hizkuntza askasunez erabili. Gainera elkartzeko eta antolatzeko eskubideak oso murriztuak daude eta ilegalizazioak ez dira arraroak. Turkiako kartzeletan milaka Kurdu daude herri bezala duten eskubideak aldarrikatzeagatik.

Euskal Herritik Turkiar estatuak Kurduen kontra eramaten ari den zapalkuntza salatzen dugu eta Kurdistaneko preso politikoen borrokarekin gure elkartasun guztia adierazten dugu. Kurdistan herria eta zapaldurik diren herri guztien borrokak gure borrokak dira ere, inperialismoa eta neokolonialismoaren kontrako borroka globalaren baitan.

Preso politiko guztiak askatu!
Gora Kurdistan askatuta!!

Kontzentrazioa: Azaroak 12, arratsaldeko 19etan Arenalean (Bilbo)
Atxikimenduak : Askapena, Baskale, Euskal Herriko Mumiaren Lagunak, Komite Internazionalistak, Sare Antifaxista.