Kurdistan eta Palestinaren aldeko konzentrazioak burutu dira Donostian ostiral eta larunbatean

Kurdistan eta Palestinaren herrien aldeko elkarretaratzeak burutu dira Donostian ostiral eta larunbatean.

Preso politiko kurdutarren egoera salatzeko eta haien aldeko sostengua aldarrikatzeko harmanaka lagunek parte ehartu zuten ostiral arratsaldeko konzentrazioan.

Larunbat goizean, berriz, Palestinaren alde eta Israelen azkeneko erasoaren aurka Donostian egindako konzentrazioaren 70 bat lagun elkartu ginen.

Estaturik gabeko munduko herrialde haundienetakoa dugu Kurdistan. 30 milioi biztanle duen herrialdea da Kurdistan eta lau estatu ezberdinetan banaturik dago. 70. hamarkadatik Kurdistango Langileen Alderdia (PKK) beraien herriaren aldeko askapen borroka nazional zein sozialean murgildu zen bete betean. Borroka horren ondorio dira egun Turkiako kartzeletan dauden 10000 preso politiko inguruk.

Kurdistango 63 preso politikok irailaren 12an hasitako gose greba mugagabeari, milaka batu zaizkio, izan ere, PKK-ko eta PAJK (Kurdistango Emakumeen Askapenerako Alderdiko) presoek bat egin dutelako ekinbidearekin. Beraz, orain 10000 preso politiko daude gose greban. Haien aldarrikapenak Abdullah Öcalan preso eta buruzagi politikoa aske uztea eta hizkuntz kurduaren aitortza dira, batez ere irakaskuntza eta bizitza publikoan. Kalean ere protestak areagotzen doaz eta Turkiako estatuaren jarrera errepresioarena da beste behin ere.

Euskal Herritik, Askapenatik, preso politiko kurduen aldarrikapenak babesten ditugu eta haien borroka gurea ere badela adierazi nahi dugu. Euskal preso politikoen askatasuna aldarrikatzen dugun bezalaxe, askapen borroka ezberdinetan estatu ezberdinen ziega beltzetan dauden lagun kurduen askatasuna eskatzen dugu. 

Leer en castellano

Bart gauean israeldar hegazkinek Gazako gobernuko sedea bonbardeatu dute, 9hildako eraginez; horrela guztira, 38 palestinar izan dira hildakoak 4 egunetako bonbardeaketaren ondoren.

Israelek bere estatua lurralde palestinarrean ezarri zuenetik 1948an, etengabeak izan dira indar okupatzaileek eragin duten erasoak palestinar herriari; exodo, garbiketa etniko eta apartheidaz gain. Azkeneko operazio militar hau "Babes zutabea" deitu du israeldar gobernuak,eta 75000 soldadu erreserbista mugiarazi ditu, hauen lurreko mugimendua somatu daitekeelarik etorkizun batean. Estatu Batuetako agintari den Barack Obamak "babesteko eskubidea" onartu zion Netanyahuri.

Herrialde Palestinarrak bere baitan duen lurraldea %12koa da Palestina Historikoaren barnean, check pointez eta kolonia israeldarrez inguratuta dagoelarik; honela, badirudi israledar gobernuaren estrategiak, palestinar estatu baten sorrera ekiditea eta israelen nagusitasuna ezartzea direla. 

Eraso hauen aurrean, munduko herriok badugu eginbehar solidarioa palestinako herrialde zibilaren deiari erantzunez; honela, boikota, inbertsio eza eta estatu sionistari zigorrak ezartzea eskatzen digute. Palestinarren eskubide zibilak eta politikoak bortxatzen jarraitzen dituzten bitartean eta israelek legedi internazionala betetzen ez duen bitartean hori da egin dezakegun elkartasun ekarpen eraginkorrena.

Hau guziagatik, palestinarren aurkako edozein erasoren aurka manifestatzera eta israledar estatuari boikot egitera deitzen zaituztegu. 

Texto que se ha leido en la concentración convocada pen Donostia el sábado 17 de noviembre para denunciar los bombardeos, bloqueo y genocidio que sufre el pueblo palestino y llamando al boicot contra el estado sionista de Israel.

Esta pasada noche la aviación israelí ha bombardeado la sede del gobierno en Gaza, causando 9 nuevas víctimas mortales, con lo que después de 4 días de bombardeos han muerto 38 víctimas palestinas.

Desde que en 1948 Israel proclamara su estado en territorio palestino y se iniciara el éxodo, limpieza étnica y apartheid de la población palestina es incesante el hostigamiento que las fuerzas ocupantes realizan sobre la población palestina. Esta última operación que el gobierno israelí ha denominado "Pilar defensivo" está movilizando a 75000 soldados reservistas, por lo tanto, se prevé una movilización terrestre de estos soldados. El presidente estadounidense Barack Obama expreso a Netanyahu "el derecho a defenderse".  

La tierra en poder de la población palestina es el 12% de la Palestina histórica, rodeada de check points y colonias israelíes, parece que la estrategia del gobierno israelí es no solo la de acabar con la posibilidad de un futuro estado palestino si no la supremacía israelí en tierras palestinas. 

Ante esta nueva agresión, la población internacional tenemos el deber solidario de responder al llamamiento de la sociedad civil palestina, en el que se nos llama al boicot, desinversión y sanciones al estado sionista israelí mientras sigan las violaciones de los derechos civiles y políticos del pueblo palestino y mientras Israel no cumpla la legislación internacional. 

Por ello, llamamos a manifestarnos en contra de toda agresión a la población palestina y al boicot al estado de Israel.