Israelgo jostailuei boikota!!!

Aurten ere Israeldar jostailuen aurkako kanpaina abiarazi dugu. Oraingoan, Toys  ´R´us Imaginarium eta EL corte Inglés saltoki kateen aurkako ekimenak egingo ditugu. Iazko kanpainaren ondorioz, Afede jostailu dendak bere apaletatik kendu zituen jostailu israeldarrak, beraz, aurrera egiteko unea da eta gainerako saltokiei presio egiteko garaia.  Dei egin nahi dizuegu beraz, israelgo jostailuen aurkako boikot eta ekimenekin bat egiteko. Izan ere, ezin dugu onartu palestinarrek etengabeko zapalkuntza eta genozidioa jasaten duten bitartean, Israelgo enpresa edo eurekin kolaboratzen dutenek normaltasunez negozioak egiten jarraitzea. Ezin dugu onartu, sionismoaren edozein adierazpen Euskal Herrian.

 

Aurtengo kanpainaren kartela eskuragarri.

Iazko kanpainaren gaineko berri:

Jostailuen kanpainako bideoa

Bilboko imaginarium ekimena

Argazki galeria.

Ez jolastu palestinarren zapalkuntzarekin!

Imaginarium, El corte ingles eta Toys ´R´us i Boikota!