Imaginarium aurrean protesta

Imaginarium denda aurrean protesta ekimena egin dute Urbil mertalgunean. Bertaratuek, esku orriak banatu eta kartelak eskutan, Imaginariumek saltzen dituen jostailu israeldarren inguruko informazioa eskaini eta sionismoarekin  kate honek duen lotura salatu zuten. Honetaz gainera, Imaginariumeko dendariei gutuna eman zaie, hain zuzen, BDS kanpaina zer den azaldu eta bere apaletatik jostailu israeldarrak ken ditzan.

Imaginarium, Toy´R´Us  eta El corte inglesi  Boikot!

Ez jolastu palestinarren zapalkuntzarekin!

Jarraian gutunak euskaraz eta gaztelaniaz

Imaginarium jostailu dendari.

Agian, ez dituzue ezagutuko, azken 60 urteetan, Israelek palestinar herriaren aurka egindako Nazioarteko Zuzenbidearen zein giza eskubideen urraketa larriak. Kasua hori izan daitekeelakoan, urraketa horiek modu laburrean azalduko ditugu.

Estatu juduak etengabe urratzen du Nazioarteko Zuzenbidea: ez ditu betetzen NBEren 50 ebazpen baino gehiago, ezta Genevako Laugarren Hitzarmena ere. Giza eskubide asko urratzen ditu; besteak beste, etxebizitzak eraisten ditu, kulturgune palestinarrak ixten ditu, 18 urtetik beherakoak espetxeratzen ditu, hilketa selektiboak egiten ditu, kolonia juduak eraikitzen ditu lurralde okupatuetan, etab. Lurraldearen arabera, apartheid sistema israeldarrak formatu ezberdina hartzen du:

  • Israelen bizi diren 1,2 milioi palestinarrei molde guztietako neurri baztertzaileak aplikatzen dizkiete: sozialak, hezkuntza arlokoak, osasun arlokoak, administratiboak, legalak, laboralak, etab.

  • Jerusalemen bizi diren 200.000 pasa palestinarrei mota guztietako politika baztertzaileak aplikatzen dizkiete euren lurretatik botatzeko helburuarekin, non bertako iraunkor gisa bakarrik aitortzen baitituzte.

  • Zisjordanian bizi diren 2,6 milioi palestinarrak leku batzuetan 9 metroko garaierara iristen den harresi batean giltzaperatzen ari dira. Ondorioz, palestinarren lurraldea zatitzen ari dira, eta ghettoetan sartzen dituzte, mugitzeko aukerarik gabe.

  • Israelek blokeo ilegal bat aplikatzen die Gazako Zerrendan bizi diren 1,5 milioi palestinarrei, mugako igarobide oro itxiz eta oinarrizko baliabideak sartzea oztopatuz (irina, esnea, arkatzak, etab.). Hori dela eta, miseria eta itxialdi baldintza ankerretan bizitzera behartuta daude palestinarrak.

  • Nazioarteko diasporan errefuxiatu gisa bizi diren ia 6 milioi palestinarrei jatorrizko euren lurretara (gaur egun Israelenak dira) itzultzea eragozten diete, NBEren 194. ebazpenak itzultzeko eskubidea aitortzen badie ere.

 

Jostailuak funtsezkoak dira haurren hezkuntzarako. Harremanetarako eta jolaserako tresna nagusietako bat dira. Jostailuak aukeratzeko orduan, garapen kognitibo eta emozionalarekin loturiko irizpideak hartzen dira kontuan, baita balioekin lotutakoak ere; beraz, inkongruentea da gerra krimenak egiten dituen estatu baten lantegietan eraikitako jostailuak saltzea —Goldstone txostenaren arabera (NBE, 2010), Israelek gerra krimenak egiten ditu—. Israelek lurralde palestinarretan egindako ekintzek ikaragarri zaila egiten dute haurren bizitza. Haur horien jostailuak suntsitzeaz gain, horien gaineko bahitura ezartzen du Gazako Zerrenda osoan. Itxuraz hain kaltegabeko diren produktuen bidez dituen harreman komertzialak bere erregimena legitimatzeko eta Nazioarteko Zuzenbidearen zein giza eskubideen aurka etengabe egiten dituen urraketak estaltzeko erabiltzen ditu Israelek.

Arrazoi horiek guztiak direla eta, jendarte zibil palestinarrak Israelen aurkako BDS (Boycott, Divestment and Sanctions; Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak) nazioarteko kanpaina jarri zuen martxan 2005ean, Hegoafrikako apartheid erregimenaren aurka egindako boikot eta zigor kanpaina arrakastatsua eredutzat harturik. Mundu osoko geroz eta pertsona eta erakunde gehiagoren babesarekin —tartean, Desmond Tutu eta Jewish voice for Peace —, BDS kanpainak Israel presionatzea du helburu Nazioarteko Zuzenbidea bete eta giza eskubideak errespeta ditzan.

 

 

Boikota, zigorrak eta desinbertsioak presioa egiteko modu eraginkor eta ez-bortxazkoa dira, Palestinan Nazioarteko Zuzenbidearen aurka aplikatzen diren politikak aldarazteko benetako aukera sor dezaketenak, Hego Afrikako kasuak erakutsi zuen bezala. Gutun honetan azaldutako guztiagatik, zuen dendetatik aipatutako jostailu israeldarrak erretira ditzazuela eskatzen dizuegu.

 

 

A la atención de la tienda de juguetes Imaginarium.

Es posible que ustedes no conozcan las graves violaciones del Derecho Internacional y de los Derechos Humanos que Israel comete desde hace 60 años en contra del pueblo palestino. Por si ese fuera el caso, a continuación pasamos a exponer de forma resumida dichas vulneraciones.

El Estado judío viola el Derecho Internacional continuamente, incumpliendo más de 50 Resoluciones de la ONU, así como la Cuarta Convención de Ginebra. Sus violaciones de los Derechos Humanos abarcan las demoliciones de casas, el cierre de centros culturales palestinos, el encarcelamiento de menores de 18 años, los asesinatos selectivos, la construcción de colonias judías en territorio ocupado, etc. Según el territorio, el sistema de apartheid israelí tiene diferentes formatos:

  • Al 1,2 millones de palestinos y palestinas que viven en Israel les aplican todo tipo de medidas discriminatorias: sociales, educativas, sanitarias, administrativas, legales, laborales, etc.

  • A los más de 200.000 palestinos y palestinas que viven en Jerusalén les aplican todo tipo de políticas discriminativas con el objetivo de expulsarles de su tierra, en donde tan sólo se les reconoce como residentes permanentes.

  • A los 2,6 millones de palestinos que viven en Cisjordania les están encerrando tras un Muro que llega en algunas zonas hasta los 9 metros de altura, dividiendo su territorio y aprisionándolos en guetos sin posibilidad de movimiento.

  • Al 1,5 millón de palestinos y palestinas que viven en la Franja de Gaza, Israel les somete a un bloqueo ilegal, que les mantiene en unas condiciones de miseria y reclusión absolutamente inhumanas, cerrando todos los pasos fronterizos e impidiendo la entrada de materiales básicos como harina, leche, lápices, etc.

  • A los casi 6 millones de palestinos y palestinas que viven como refugiados en la diáspora internacional se les impide volver a sus tierras originarias (hoy en Israel), a pesar de la Resolución 194 de la ONU que reconoce su derecho al retorno.

Los juguetes son un elemento fundamental en la educación de niños y niñas. Son unas de las principales herramientas lúdico-relacionales y recreativas. En su elección se tienen en cuenta criterios basados en principios de desarrollo cognitivo y emocional, así como de valores, por lo tanto resulta incongruente vender juguetes que han sido construidos por fábricas pertenecientes a un estado que comete crímenes de guerra, como queda patente en el informe Goldstone (ONU, 2010). Las acciones de Israel sobre los territorios palestinos hacen la vida de los niños y niñas extremadamente difícil. No solo destruye sus juguetes sino que mantiene un embargo sobre los mismos en toda la Franja de Gaza. Israel utiliza sus relaciones comerciales con productos tan supuestamente inocuos, para legitimar su régimen y ocultar sus violaciones continuas del Derecho Internacional y de los Derechos Humanos.

Por todos estos motivos en 2005 la sociedad civil palestina lanzó la campaña internacional del BDS (Boicot, Desinversiones y Sanciones) contra Israel, inspirada en la exitosa campaña de boicot y sanciones que se llevó a cabo contra el régimen de apartheid surafricano. La campaña BDS, respaldada por cada vez más personas e instituciones de todo el mundo como Desmond Tutú o Jewish voice for Peace, tiene como objetivo presionar a Israel para que cumpla con el Derecho Internacional y respete los Derechos Humanos.

El Boicot, las sanciones y las desinversiones son una forma eficaz y no-violenta de presión, con una posibilidad real de conseguir el cambio de las políticas contrarias al Derecho Internacional en Palestina, tal como demostró el caso sudafricano. Por todo lo expuesto en esta carta, les solicitamos que retiren de sus tiendas dichos juguetes israelíes.