Elkartasuna ez da delitua! Solidaritat!

Irailaren 11ean Bartzelonan izandako ekimenean, Lola eta Marina preso politiko katalen argazkiak eramatearren Auzitegi Nazionalera deitu dituzte bi lagun. Askapenak, beste behin ere elkartasuna kriminalizatzeko saikera hau salatu eta bere elkartasunik beroena eskaini nahi die.

Jarraian bidali diguten komunikatua euskaratua

Entzutegi Nazionalak bi katalan auzipetu ditu preso politikoen argazkiak eramateagatik

2012ko irailak 11ko diadan Lola eta Marina preso politiko katalanen argazkiak eraman zituzten bi katalanak datorren urtarrilaren 23an Bartzelonako Ciutat de la Justícia-n deklaratzera deitu ditu Entzutegi Nazionalak.
Rescat preso politiko katalanen babeserako kolektiboak kontzentrazio bat deitu du urtarrilaren 23an goizeko 11etan Ciutat de la Justícian.
ELKARTASUNA KRIMINALIZATU NAHI DUTE
Urtero bezala, Esquerra Independentistak Diada egunean deitutako manifestazioa el Fossar de les Moreres-en amaitu zen, eta urtero bezala zapaltzen gaituzten eta garena izaten ez diguten inperioen banderak erre ziren. Amorruz betetako ekimen sinboliko bat da, nahikoa oihartzun duena eta Madrilen laidotzat hartzen dutena. Betiko moduan, pregoilari ozpinduenek halako iraina modu eredugarrian ordainarazteko eskatu zuten. Kurtso politikoaren hasierako klasiko bat da: prentsa espainolak seinalatzen gaitu eta Audientziak auzipetzen gaitu.
Pasa den irailak 11n denok Fossar-ean geundenean, hitzaldiak amaitu ondoren, Gràciako Cop a Cop makil-dantza taldeko kide diren Ferran Blasi eta Gregori Saavedra igo ziren eszenatokira Marina eta Lola preso politiko katalanen argazkiak zeramatzatela. Eta halaxe egin zuten, beste Diada bat iritsi eta pasa delako eta oraindik ere Països Catalansen badaudelako kontzientzia eta erreboltarekin loturiko kausengatik kartzelan dauden pertsonak. Bi hilabete geroago, bi lagun hauek Entzutegi Nazionalaren zitazio bat jaso dute 2013ko urtarrilaren 23an Ciutat de la Justíciara deklaratzera joateko, terrorismoa goraipatzea leporatuta.
Izuaren erregimena ezarri nahi digute, baina haien garaia, beldurraren garaia, amaitzen ari da eta gu aspalditik ateratzen gara kalera piztiari begietara zuzenean begiratzeko. Eta horrexegatik jipoitzen gaituzte, eskarmentua har dezagun. Gizarteak ikasi dezan zein diren ezkutuan ez bizitzearen ondorioak eta haien txakurrek eduki dezaten zerrekin jolastu haiek gezurrak bota eta bota dabiltzan bitartean. Kriminalizatu nahi gaituzte elkartasunak eraldatzeko boterea eta denak astintzeko boterea duelako. Kriminalizatu nahi gaituzte ezin dutelako jasan gu hain alai eta hain borrokalari ikustea; ezin dute jasan egindako bideaz harro gaudela ikustea. Kriminalizatu nahi gaituzte, bai, eta horregatik datorren urtarrilaren 23an, goizeko 11etan Ciutat de la Justíciara joango gara gure indar guztiarekin oihukatzera
ELKARTASUNA SOLIDARIOEKIN!