Euskal Herriaren Lagunak Bilboko egun historikoan

Euskal Herriaren Lagunak, preso eta iheslarien aldeko atzoko egun ikusgarrian partaide izan ziren. Milano, Torino, Paris, Madril, Bordele, Korsika eta Herrialde Katalanetatik etorritako lagunak milaka eta milaka herritarrekin batera aldarrikapen baten atzean bildu ginen. Hainbat ordutako bidaiaren ostean, Euskal Herrira heldu eta  7katuko presoen aldeko ekimenean egon ondoren, alde zaharrean alboka eta soinua lagun, ongi bazkaldu ondoren, herri honen partauide sentitu ziren Bilboko AUtonomia kaleak gainezka  egin ahala.