Bilboko 7Katu Gaztetxean, Munduko Preso Politikoen Askatasuna aldarrikatzen

Urtarrilaren 12an, Euskal Preso Politikoen defentsan antolatua dagoen manifestazioaren aurretik, eguardiko 13:00etan, Gartzelako Poemen errezitaldia izango da Bilboko 7Katu Gaztetxean. Askapena Erakunde Internazionalistak, Herrirak eta Komite Internazionalistak antolatutako ekimen honetan, gogoan izango ditugu gure lagunak diren munduan zehar barreiatuta dauden preso politikoak.

Hamaika Herri Borroka Bakarra! Presoak Herrira!!