El Salvadorrera begira jarriko ditu herritarrak Arrasateko Askapenak

El Salvadorri begira: de la guerra hasta la coyuntura actual izeneko hitzaldia eta afaria antolatu dugu Arrasate tabernan. Arratsaldeko 19:00etan, ERP eta FMLN-ko kide ohi Hector Ibarra Chavez mexikarrak El Salvadorren egoeraren berri emango du.

Bere ibilbidearen hasieran, ikasle mugimenduetako ekintzaile izan zen eta beranduago, langile borrokan murgildu zen. 1982. urtean El Salvadorko Ejército Revolucionario del Pueblo (ERP) gerrillan sartu zen internazionalista moduan eta 10 urtez borroka egin zuen herrialde honetako diktadura militarraren aurka. Hector Ibarra Chavez Mexiko eta Erdialdeko Ameriketako mugimendu sozio-politiko eta politiko-militarretan historialari aditua da. Hitzaldiaren ostean, iluntzeko 21:00etan, afaria egingo dugu.