Jaialdi internazionalista Arrasaten hurrengo larunbatean: brigadak, dokumentala eta kontzertuak

Pasa den igandean Durangon Askapenaren Brigaden kanpaina aurkezteko aukera izan genuen, baita Fa Sin Pat Argentinako lantegi berreskuratuei buruzko dokumentala ikusteko ere.

Datorren larunbatean, martxoak 3, Arrasaten izango den jaialdi internazionalistan parte hartzeko gonbite luzatu nahi dizuegu.

Otsailaren 26an, igandearekin, Durangon egin genuen brigadak 2012ko aurkezpena. Ondoren argentinan langileek berreskuratutako fabriken inguruko hitzaldia eta bideo emanaldia egin genuen.

Aipagarria da Argentinan fabrikak berreskuratzen hasi zirenean zeuden baldintza berberak errepikatzen direla Euskal Herrian ere. Horren adibide da Agoitzeko herrian Cotalsa fabrikarekin gertatzen ari dena, baina ez da kasu bakarra.

Arrasateko jaialdi internazionalista eta brigaden aurkezpenaren inguruko elkarrizketa egin dute Arrasate Irratiko lagunek.