Brigaden aurkezpena eta El Salvadorreko gerra ekarri genuen gogora Arrasaten

Hitzaldia hasi aurretik, brigadak 2013ko aurkezpena egin genuen Arrasate Tabernan, eta ondoren, Hector Ibarra Chavez izan zen El Salvadorreko historia eta egungo koiuntura azaldu zuen hizlaria. El salvadorren bizi izandako errepresio mailak eraman zuen Hector mexikarra El Salvadorrera internazionalista bezala borrokatzera. Bertan borrokatu zen 10 urte luzez, oligarkia inperialistaren aurka, eta zorionez, egoera lazgarri hartatik bizirik atera zen. Orain Euskal Herrian daukagu bere esperientzia kontatzeko. Hitzaldiak jarraitu zuen afaltzen ari ginen bitartean.