Epaiketa faltsurik ez! Saharar herriarekin elkartasuna

24 preso politiko sahararren aurkako epaia militarrak emaniko ebazpena ikusteko klik egin

Askapenak Gdeim Izikeko epaiketaren ebazpena dela eta honakoa jakinarazi nahi luke: Lehenik eta behin, gure elkartasunik beroena, xamurrena preso politiko sahararrei eta euren senitartekoei eta saharar herri osoari. Ezin dizuegu bizkar eman une gogor hauetan eta zuekin gaude bidelagun, zuen eta gure askatasunaren bidean. Bigarrenik, Morokiar gobernuari gure gaitzespenik irmoena bidali nahi genioke beste behin ere, saharar herria ezerezera kondenatzeko saiakera etengabe honetan pausu bat gehiago eman duelako. Gdeim Izikeko sarraskia eta errrepresioa ixilerazteko egin ahaletan, biktimak borrero bilakatu nahi dituzte eta borreroak berriz biktima. Lurralde okupatuetan gartzela handi batean bizitzera kondenatu nahi dituzte eta honen aurka altxatzen diren aldiro, atxiloketak, tortura eta bortxaketak,  erahilketak  edo  gisa honetako epai lotsagarriak baino ez zaizkie ezartzen sahararrei.

Bestetik, guzti hau gauzatzea posible egiten duten nazioarteko arduradun eta konplizeak ere ezin ditugu aipatu gabe utzi. Europar Batasuna, AEB eta zehazki estatu frantziarra eta espainiarra. Lehenak, arma salmenta eta harreman politiko, ekonomiko ezin hobea mantzentzen duelako gisa eskubideen urraketak etengabe ixilaraziz. Espainiar estatuak berriz, izan PP edo PSOE ren agintaldian, ez du bere ardura historikoa ezkutatu baino egiten eta urteak joan ahala bere konplizitatea nagusitzen da sahararren kalteetarako. Lotsagarria da oso, urte guzti hauetan izan duten jarrera eta Gdeim Izik eko erasoaldiaren ostean esaterako, Barne ministroa zen Rubalcabak egin bezala, errepresioa tortura eta erahilketak justifikatu baino ez dituzte egiten.

Honegatik guztiagatik, mobilizatzeko eta kalera ateratzeko deia luzatzen dizue Askapenak, gure herria eta gure herriaren eskubideak zapaltzen dituzten estatuak(frantziar nahiz espainiarra)  kasu honetan sahararren zapalkuntzaren konplize direlako , inperialismoaren partaide zuzenak. Honela, gure salaketak jo mugan ezarri behar ditu bi estatuak eta behingoz zapalkuntza honen errudunak bere izenarekin deitu.

Maroko hiltzaile!

Estatu espainiar zein frantziarra laguntzaile!

Sahara Horra!

 

Honakoa izan da 24 preso politiko sahararren aurkako epaia militarrak emaniko ebazpena:

Bizi osoko gartzela zigorra ezarri dieten sahararrak:  SIDAHMED LEMJAYED, ABDELJALIL LEMGHAIMAD, ISMAILI BRAHIM MOHAMED ELBACHIR BOUTENGUISA, ABDELAHI LEKHFAWNI, ABDELAHI ABHAH,AHMED SBAI, MOHAMED BANI eta  HASSANNA AALIA (ez aurkeztu gisan epaitua). 30 urteko kondena berriz: NAAMA ASFARI, CHAIKH BANGA,  MOHAMED BOURIAL eta DAH HASSAN dira. 25 urteko gartzela zigorra ezarri dietenak: DAICH DAFI,  MOHAMED LAMIN HADDI, MOHAMED EMBAREK LEFKIR,  MOHAMEDJUNA BABAIT,  ELBAKAY LARABI,  HOSSEIN ZAOUI eta  ABDELAHI TAOUBALI. 20 urteko gartzela zigorra ezarriak: MOHAMED LAYOUBI,  BACHIR KHADDA eta MOHAMED TAHLIL. Bestetik, bi urteko espetxealdiaren ondorioz aske geratu dira; SIDI ABDERRAHMAN ZAOU eta TAKI ELMACHDOUFI.

 

Iruzkinak