Aiaraldeko Plataformak planto egitera deitu du Otsailaren 22rako

Langabezia eta lan gatazka ezberdinak, Hezkuntza, gazteen egoera, Etxebizitza eta Komertzio txikiak abiapuntu hartuta  Aiaraldeko plataformak kanpaina informatiboa jarri dute martxan eskualdeko egoera kezkagarria salatzu eta alternatibak badirela aldarrikatzeko. Otsailaren 22an Eskualdeko Manifestazioa deitu dute "Aiaraldeak plantoa nahi du. La comarca se plata" lelopean.

Askapena, ELA, Amurrio, Laudio, Urduña eta Orozkoko Gazte Asanbladak, Gazte Independentistak, Hauspoa, Ikasle Abertzaleak, LAB, STEE EILAS eta Stop Deshaucios Aiarak osatzen duten Aiaraldeko Plataformak, otsailaren 8tik 22ra, kontzientziazio eta informazio dinamikak eramango ditu aurrera esparru ezberdinetan (enpresak, ikastetxeak, kalea......). Otsailaren 22an, arratsaldeko 20:00etan Lamuza plazatik irtengo den Eskualdeko Manifestazioak emango dio amaiera kanpainari.

Guzti honekin Aiaraldeak egungo politiken aurrean PLANTO egiten duela irudikatu nahi dute, instituzio ezberdinei egoera eta gizartea aldatzeko alternatibak badaudela eta aurrera eraman daitezkeela esanez.

Plataformak deialdi honetara atxikimenduak jasotzeko gonbitea luzatzen die enpresa batzorde edo ordezkariei, gurasoen elkarteei eta irakurketa konpartitzen duten eragileei guztiei.