El Salvadorreko borrokari buruzko hitzaldia antolatu zuen Iruñeako Askapenak

Otsailaren 14an, La Hormiga Atomica liburudendan hitzaldia egin genuen, Genaro, historiatzaile mexikarrarekin, zein 1982an El Salvadorreko gerrilan parte hartu zuen 10 urtez.

Hitzaldian, 20 lagun inguru elkartu ginen, Genarok, El Salvadorren historia kontatzen zigun bitartean; nola azkeneko 15 lehendakarietatik, bi izan ezik, beste guztiak militarrak izan ziren, eta 2 zibil hoietatik, bakarrik batek lortu zuen gobernua putxerazorik gabe, baina bi hilabete bakarrik iraun zuen gobernuan estatu kolpe batengatik; gainera 70. hamarkadan sarraski ugari egon ziren, adibidez, ikasleen sarraskia, zeinek kalera atera ziren beren eskubideen alde, eta poliziak tiroka hasi zitzaien. Beraz, egoera politiko sozial hori kontutan izanda, insurgentziaren fasera iritsi ziren El Salvadorren, 80. hamarkadan, guda zibilarekin.

El Salvadorreko gora beherak plazaratu zituen gaur egungo egoera arte. Hemendik urte batera hauteskundeak ospatuko dira eta Funes gobernu burua ezingo da aurkeztu, beraz ez dago garbi zeinek osatuko duen hurrengo gobernua. Herria ziurgabetasun egoera batean utziz.