Palestina, Argentina, Uruguay eta Saharako borrokak hizpide Gasteizen

Hainbat hitzaldi eta bideo emanaldi antolatu ditu datozen egunarako Gasteizko Askapenak, baita aurtengo brigaden kanpaina aurkeztuko ere.

Otsailaren 27an, 19:00etan, "Palestina, inperialismoaren aurkako eresistentziak" lemapean bideo emanaldia izango da Gasteizko Kutxi kaleko Aizkora Tabernan. Ondoren Palestinako brigadaren informazioa zabalduko dute.

Martxoaren 6an, Zaramaga auzoko "Martxoak 3" memoria gunean Argentina eta Uruguayera udan abiatuko den brigada aurkeztuko dute. Langileek gestionaturiko lantegiak eta memoria historikoa lan ildoak jorratu eta eztabaidatuko dute bideo emanaldiaren bidez.

Eta azkenik, Martxoaren 27, astezkenarekin, "Sahara, inperialismoaren aurkako erresistentziak" bideo emanaldia eta Saharako brigadaren aurkezpena izango da 19:00etatik aurrera Zapateria kaleko Zapateneon.

Animatu eta parte hartu!