Elkarretaratze deialdia gaur Irunen: Agur eta ohore, Chávez Komandantea!

Concentración en recuerdo y homenaje hoy, sábado 9 de marzo en Irun.

Ver la galería de fotos de pancartas y carteles en Euskal Herria

Leer el comunicado de Askapena ante el fallecimiento del Comandante Hugo Chávez Frías

Hugo Chavezen heriotza dela eta Arrasateko Askapenak igorritako mezua:

Ohar honen bidez, Askapena Euskal Herriko erakunde internazionalistatik, Hugo Chavez Frias komandantearen heriotza dela eta, gure mina adierazi nahi dugu eta bere familiari eta Venezuelako herriari besarkada iraultzaile handi bat bidali.

Une honetan, inoiz baino beharrezkoagoa da Iraultza Bolibartarrarekiko elkartasuna azpimarratzea eta bere herria 1989ko otsailaren 27an hasitako bidean laguntzea. Iraultza horren helburu nagusia herri askeen Amerika bat lortzea baita, eta herrien esnatzearen eta inperialismoaren aurkako erresistentzia eta batasunaren adierazgarria baita.

Venezuelako herriak bere historia duintasunez, askatasunez eta independentziaz idazten jarraituko duenaren uste sendoa dugu.

Agur eta ohore Comandante Hugo Chavez Frías!
Hasta la victoria siempre!
Hamaika herri borroka bakarra

Comunicado en castellano

Desde Askapena, organización internacionalista de Euskal Herria queremos, por medio de esta nota, expresar nuestro dolor por el fallecimiento del comandante Hugo Chávez Frías y enviarle a su familia y al pueblo de Venezuela un gran abrazo revolucionario.

En este momento, es más necesario que nunca reafirmase en la solidaridad con la Revolución Bolivariana y acompañar a su pueblo en el camino iniciado un 27 de febrero de 1989.
Una Revolución que tiene como principal objetivo una América de pueblos libres que representa el despertar de los pueblos y la resistencia y unidad contra el imperialismo.

Estamos convencidos que el pueblo de Venezuela continuará escribiendo su historia de dignidad, libertad e independencia.

Agur eta ohore Comandante Hugo Chavez Frías!
Hasta la victoria siempre!
Hamaika herri borroka bakarra

Hugo Chavezen heriotza dela eta Arrasateko Askapenak igorritako mezua:

Askapenak, Euskal Herriko Erakunde Internazionalistak, Hugo Chavez Frias komandantearen heriotza dela eta, Venezuela Bolibariarrari besarkadarik iraultzaile eta sentikorrena bidali nahi dio. Ukaezina da berri latz honek eragin digun samina euskal herritarron bihotz internazionalistetan, eta ukaezina da, duela 15 urtetatik hona errepublikako buruzagi eta prozesuaren ikur izan denaren heriotzak suposatu duen galera Inperialismoaren aurkako borrokan.

Herri antolatu honek duda izpirik gabe jakingo du aurrera egiten, hain justu, iraultza bolibariarraren etsaiek desestabilizazio eta intoxikazio makinariak azkartuko dituzten garaiotan. Milioika lagun dira, lehen bezala orain, hasitako prozesua sakondu eta sendotuko dutenak.

Venezuela bolibariarra izango da! Orain eta beti!

Euskal Herritik gure konfiantza berrestu nahi dugu Venezuelako herri langilean, atzera bueltarik ez duen prozesu iraultzailea aurrera eraman dezan. Prozesu Bolibariarraren borrokak eta lorpenak izaera estrategikoa dute sistema bidegabe eta kriminal hau gainditzea helburu dugun herri guztiontzat.

Honegatik Euskal herritik gure elkartasun internazionalista eta iraultzailea berresten dugu iraultza Bolibariarrarekin, gurea ere badelako.

Agur eta ohore Hugo Chavez Frías Komandantea!
Hasta la victoria siempre!
Hamaika herri borroka bakarra!