Milanon izan den ekimen internazionalistaren kronika eta argazkiak

Pasa den asteazkenean, VII. Elkartasun astearen barruan, Milanoko Vittoria gaztetxean mahai inguru interesgarria izan zen. 30 lagunetik gora zeudela, Marcha Patriotica-ren ordezkari bat, Palestina Rossa ko beste bat, Nueva Colombiako kide bat eta Askapenako beste batek osatu zuten.

Ekimenaren lehen zatian, aurreko eguneko albistea haintzat hartuz, omenaldi unkigarria eskaini zioten Hugo Chavez eta venezuelako herri borrokalariari.

Ondoren, Herrialde bakoitzaren errealitatearen inguruko murgiltze saio baten ostean, internazionalismoaren beharraz eta erronkez aritu ziren. Mahai inguruan, entzuleek ere aktiboki hartu zuten parte, eztabaida interesgarriak bideratu eta gaureditik aurrera luzatuz ekimena. Zentzu honetan agerian geratu zen kapitalaren erasoaldi honetan, han eta hemen aurrera egiteko herrien arteko elkartasunak izan beharreko pisuaz.

Hamaika herri borroka bakarra!

Tanti populi un unica lotta!