Italiako biraren azken kronika Liguriatik

Liguria zonaldean, Acqua Dolce herrixkan izan zen pasa den ostiralean Askapenak Italia osoan buruturiko biraren azken zita.

"Insurreale" izeneko eraikin autogestionatuan hain zuzen. Bertan, afari goxo baten ostean ekin zitzaion hitzaldiari. Interes handia erakutsi zuten bertaratu ziren 30 lagunek.

Askapenako kideak internazionalismoaren inguruko hitzaldia eskaini zuen, batetik, antolaketari bide eman zioten   zenbait gertakari azalduz, hala nola, NATO ri emaniko ezetza, Burgosko prozesuan nazioartetik jasotako babesa...

Hemendik aurrera, mundu mailako aldaketak eta EH koak kontutan hartuz, internazionalismotik egin diren ekarpenak egondako eztabidak eta jo diren pausuen gainean hitz egin zuen. Honela eman zitzaion amaiera, Askapenak Italian eman duen birari.

Tartean geratu dira, Napoli, Milano, eta Torino ere. Beste behin,  Italiako lagunek erakutsi digute Euskal Herriarekiko duten interesa, internazionalismoa nola bizi duten eta nola egiten dituzten bere gainerako borrokak.

Honetaz gainera, bertako borrokak ezagutzeko aukera eskaini digute, hala nola datorren larunbatean Dax militante antifaxista milanoarraren aldeko manifestazio nazionala antolatu dute, hurrengo asteburuan berriz AHT aren aurkako zita garrantzitsua dute.

Borrokak aurrera darrai!

Gratzie mille lagunak!