Martxoaren 22an Iruñean, Bolibiako errealitatea brigadista baten eskutik

Martxoaren 22an, ostiralarekin, 18:30etan, Armonia Txantreana peñan, "Bolibia: Iraultza demokratikoa eta deskolonizazioa" hitzaldia antolatu dugu, Bolibian egon zen brigadista baten eskutik.

Aurtengo brigaden aurkezpena izango da hitzaldiarekin batera. Gogorarazi nahi dizuegu aurtengo brigadetan izena emateko epea, datorren martxoaren 31an bukatzen dela, beraz, hitzaldi horretan ere, edozein zalantza argitzeko balioko zaizuela espero dugu.

Elkartasuna herrien xamurtasuna da!!