Brigaden kanpaina aurkeztu dugu Txantrean

Martxoaren 22an, pasa den ostiralean, Txantreako “Armonia Txantreana” peñan 2013ko brigaden aurkezpena egin zen Bolibiara 2012. Urtean joandako brigadista baten eskutik.

Honela, aurkezpenaz gain Bolibiako errealitatera gerturatzeko pauso bat eman genuen. Lehenik eta behin, Bolibiaren kokapen geografikoa eta datu demografikoak aipatu zituen, hurbilpen historiko eta panorama globalak jarraituta.
Bolibiaren egungo errealitatea ulertzearren, Espainolen aldetik orain dela 500 urte emandako kolonizazioa aipatu zen, nekazaritzan eta meatzaritzan oinarritu zena.

Honekin erlazionatuta, Nafarroan 1512. Urtean gertaturiko konkistarekin erlazionatu zen. Hau da, Espainolak iritsi, eta jatorriko herrien identitatea eta bizimoduaren zapalkuntzari buruz.

Honen ondoren, 1809. urtean jatorrizko herriek kolonoen kontra egindako altxamendu garrantzitsuak aipatu ziren, independentzia guda hispanoamerikarraren hasiera izan baitziren eta 1826. Urtean Simon Bolivar askatzailea Chuquisacako kongresuan onartua izan zen lehenengo konstituzioa herriari emanik.

80. hamarkadan, lehenengo estatu neoliberala boterera iritsi zen Bolibian, 1952.urteko iraultza aurrera eraman zuten alderdi berberen eskutik.
2000. urtean, “uraren guda” eta “gasaren guda” iritsi ziren Bolibiara, bi errekurtso hauek pribatizatuak izan zirelako eta honen ondorioz 2002.urtean, MAS (Movimiento al Socialismo) tresna politikoa sortu zen, proiektu indigena propio bat izanik. 2005. urtean Evo Morales gobernu buru izatera iristen da bozken %54arekin. Honela, aurrerapen handiak egin ziren bai arlo ekonomiko, sozial eta politikoan.

Honekin guztiarekin, Euskal Herrira ekarpenak egitea oso garrantzitsua dela azpimarratu zuen, hori baita brigadisten helburuetako bat, bertara joan, bertako errealitate politikoa analizatu, hemengo egoera azaldu eta Euskal Herriko eredurako beharrezkoak edo aberasgarriak izan daitezkeen ekarpenak egitean datza brigada.

Hamaika Herri borroka bakarra!!!