Urretxu-Zumarragako gaztetxean eginiko hiltzaldiaren kronika

Martxoak 22, ostiralean, Urretxu-Zumarragan Askapenako brigaden aurkezpena eta Saharari buruzko hitzaldia egin genuen Urretxu-Zumarragako Gatzetxean.

Bertan, lehenik, Askapenak urtero antolatzen dituen brigaden azalpen xume bat eman genuen, hauek antolatzearen arrazoi eta helburuak azalduz eta aurten izango diren norakoak aipatu genituen, zein diren esanez eta bakoitzean lantzen diren gaiak plazaratuz.

Azalpen honen ondoren, GDEIM IZIK, el campamento de la resistencia saharaui bideo*aren emanaldia izan genuen, 2010 urte amaieran antolatutako kanpamenduko protesta baketsuetan zehar gertatu zen sarraskia erakusten duen dokumentala.

Azkenik, Beñat Hach Embarek ormaiztegiarraren hitzaldiaz gozatu genuen. Beñatek Saharako gatazkaren nondik-norakoak argi azaldu zizkugun, historia pixka bat aipatuz eta gaur egun bertan bizi den egoera gordina erakutsiz etorkizunean gatazkak izango dituen gakoak ahaztu gabe.

Arratsalde osoan zehar bertan izan zen jendea gustora egon zen, ezaguna
izan arren Saharar herriaren borrokaren zehaztasunak hain era egoki eta
interesgarrian lantzeak interes handia piztu baitzuen.