Gazte danbada: Hamaika herri borroka bakarra!

Pasa den asteburuan, Gazte Danbada, gazte erakunde berriaren jardunaldien baitan, internazionalismoak eta kanpoko herrien borrokak presentzia agerikoa izan zuen.

Batetik, hainbat herrietatik heldutako delegazioek agerpen publikoa egin zuten eta ondoren, hamaika herri borroka bakarra lemapean hitzaldia izan zen, pasa den ostiralean hain zuzen. Askapenako kide den Julen Zulaikak, euskal internazionalismoaren oinarriak eta bere ibilbidearen errepasoa egin zuen. Jarraian, jendearen parte hartzearekin batera,  Europako testuinguruan kokatu eta hainbat gogoeta egiteko aukera izan zuten bertaratuek.

Amaitzeko berriz, Herri langileon Europaren audiobisuala ikusteko aukera izan zuten. Hitzaldietarako  atondutako gela txiki geratu zen eta hainbat lagun kanpoan geratu ziren. Adierazgarria beraz, gaztediaren jakin mina eta internazionalismoaren aldeko jarrera. Bejondeizuela eta animo ERNAI!

Hamaika herri borroka bakarra!

Topatu.info-k zabaldutako bideoa