Saharar herriarekiko elkartasuna nagusi Berriozarren

Aste honetan zehar, Berriozarko herrian Saharari elkartasuna adierazteko astea burutu genuen.

Bertan, hitzaldiak, zine foruma, haur jolasak, herrialde honi buruzko sentsibilizazioa zabaldu zuten Berriozarko Labarga elkarteko lagunek.

Bertan, uztaileko eta abuztuko bi brigadista egon gara Gdeim Izik kanpamentuaren errausketari buruzko dokumentala  aurkezteko. Herri Saharauiari buruzko sarrera historiko bat eginez eta Marokok okupazioan erabiltzen dituen tresna desberdinak azalduz.

Gainera, Mohamed, Nafarroan Saharaui herriaren ordezkari ordeak lagundu gaitu hitzaldian.
Dokumentalaren proiekzioaren ondoren, “hitzaldi” jarrera hartu eta solasalditxo bat egin dugu Saharauiar Herriari buruz.

Bertaratu diren lagunetako askok Errefuxiatu Kanpamentuetan egonak izan dira, beraz bazuten herri honi buruzko informazio eta ezagutza nahiko. Hainbat gai atera dira nagusiki, Autodeterminazio prozesua, guda bai ala ez?, kanpamentuetako saharauiar gazteen jarrera, Marokok alde internazionalean ze indar duen, Suediak RASD-a onartzeak zer dakarren, e.a.

Gai zerrenda luze bat jorratu da eztabaidan eta oso giro jatorra egon da bertan. Behin hitzaldia amaituta,teak eta “lunch”-ak hizketaldi informalago batean murgildu gaitu.

Bertaratutakoen artean, badago duda nagusi bat: zer egin dezakegu egoera honen aurrean? Ba hasieratik, ez gaitezen hitzetan bakarrik geratu, pasa gaitezen ekintzetara, zabaldu dezagun lau haizeetara Saharauiar herriak sufritzen ari dituen errepresioa, estatu militarra, kolonizazio demografiko eta kulturala, identitatearen zapalkuntza, baliabide naturalen lapurreta, torturak, bortxaketak…

Boikota egin diezaiegun Saharar uretan arrantzatzen duten enpresei, baita fosfato mehatzeetatik dirua ateratzen duten enpresei ere, Mendebalde Saharari Euskal Herritarrek elkartasuna erakutsi diezaiogun!

Elkartasuna baita, herrien arteko xamurtasuna!
Sahara Horra!

Hamaika herri borroka bakarra!