Kasko urdinen zurikeria saharan

Manifestazio jendetsuak izan dira Sahara mendebaldean egunotan, Aioun, Smara eta Bujadorren, besteak beste.

Hain zuzen, Nazio Batuetako kontseiluak MINURSO ren egin beharrak bere horretan uztea erabaki ostean. Honela, lurralde okupatuetan, giza eskubideen zapalketen aurrean ez dute kasko urdinek parte hartzerik izango, orain arteko moduan bestalde.

Honela, manifestari sahararren aurka gogor egin zuen beste behin ere gendarmeria marokiarrak. Hamarnaka lagun zauritu dituzte geroztik, beti ere MINURSO ko kasko urdinen zurikeria lagun.Askapenak bere elkartasunik beroena adierazi nahi die sahararrei eta kasu honetan, frantziar nahiz espainiar gobernuen jarrera irmoki salatu nahi dugu. Izan ere, euren eta beste zenbait gobernuren bozkak tarteko, sahararren aurkako bortxaketa eta errepresio sistematikek nazioarteko babesik gabeak izaten jarraituko baitu.

Maroko hiltzaile, espainiar nahiz frantziar gobernuak laguntzaile!